We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

about

Mungiako Taket Bertso Eskolarekin elkarlanean egindako abestia da honako hau. Oskorrik ezagun egindako "Ostatuko neskatxaren koplak" abestia moldatu eta bertso eskolako umeek egindako koplak abestu dituzte.

lyrics

Guk bertsolaritza dugu
gustuko gaia seguru;
kultura ikasi ta euskaraz egin,
landuz bihotz eta buru.

Bertsomovieak, eskulanak,
ta gure arteko planak,
merendolak ta marrazkiak:
guk egiten doguz danak.

Bertso-kondairak ikasi
eta errimekin nahasi,
behin gauza guztiak ikasita
bapatean behar gara hasi.

Txapelketan parte hartu,
bapatekoetan elkartu...
Oso gustora ibiltzen gara
nahiz finalean ez sartu.

Nahiz hasieran ez goza,
kantatu ostean, poza!
Gure buruez ziur gaudenean
pasatuko zaigu lotsa.

Lagunekin barre egin
horrek ez du egiten min.
Kotileatzen egoten gara,
guk hori dugu atsegin.

Taketekoak gara gu!
Ederto pasatzen dugu!
Bertso-eskolara etortzera
animatzen zaituztegu!

credits

released December 20, 2016
Musika: Oskorriren "Ostatuko neskatxaren koplak" abestiaren moldaketa librea.

Hitzak eta ahotsak: Maialen Iturregi Bermejo, Nere Ibanaga de Quadra eta Olaia Cancelo Mardaras.

Musikariak: Alex Pelaez (kitarra akustikoa eta elektrikoa), Ander Gorostiola (bateria), Garikoitz Balbas (baxua), Ibai Alzaga (kitarra elektrikoa) eta Mikel de Vicente (teklatuak).

Grabaketa eta nahasketak: James Morgan Mungiako MagicBox Musika estudioan.

Ekoizpena: Noizeanbehin Garikoitz Balbas eta Mikel de Vicenterekin, eta James Morgan.

Diseinua: Igotz Ziarreta

Eskerrak eman nahi dizkiegu Taketekoei gugan pentsatu izanagatik asmo eder honetarako, bereziki Ibon Larrazabal eta Jone Larrinagari. Gari eta "Devi"ri grabaketarekin laguntzegatik eta Itziarren Semeak taldekoei bateria uzteagatik.

license

tags

about

noizeanbehin Gatika, Spain

2001etik ekinean, "Inoiz kontatu ez nizkizunak" (2006 Baga-Biga), "Arazi" (2007 Baga-Biga), "Errautsez urrats" (2011 EP autoekoiztua) eta "Oinutsik" (2015 autoekoiztua) diskoak eta makina bat kontzertu gelditu dira.

En activo desde 2001, Ander, Alex e Ibai tienen cuatro discos y muchos conciertos a sus espaldas.

3 LPs and 1 EP since 2001.
... more

contact / help

Contact noizeanbehin

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Asteazkenero bertso eskolan, you may also like: