We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Oinutsik

by NOIZEANBEHIN

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
HITZIK EZ DAGO (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Arazi” 2007) Ezin dut aurkitu, ezin dut sentitu Ezin dut ikusi, ezin dut idatzi Ezin dut aurkitu, ezin dut sentitu Ez dagoelako hitzik adierazteko Hitzik ez dago Zenbat gau amesten eta argitu gabe Zenbat hitz esanda eta zentzu gabe Ez dago biderik Ez dagoelako hitzik adierazteko Hitzik ez dago
2.
LERRO ZUZENAK (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Arazi” 2007) Lerro zuzenak, gurutzatuak Batak bestea elkarri aldaratuak Aspaldi bat egin eta orain aldenduz doaz Gero eta gehiago, ezinbestean Batzuk paraleloan egiten dute aurrera Inolako duda izpirik gabe zuzen Bi baino ez ziren aldendurik hasi Eta elkartuko dira egunen baten Badakite instant bat baino ez dela izango Eta ondoren betiko agurtuko dira Batzuk paraleloan egiten dute aurrera Inolako duda izpirik gabe zuzen
3.
Hariak 03:47
HARIAK (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Errautsez urrats” 2011) Sei soka herdoildu hauek astinduz Zenbait hari ikustezin mugitzen dira Ahots ozenez kantatuko dut gaur Zauden lekura oihartzuna hel dadin Bi makilak kolpez kolpe txikituz Ezpalak sakon sartzen dira bihotzean Ahots ozenez kantatuko dut gaur Zauden lekura oihartzuna hel dadin Tinpano hautsiak Lepo minduak Eztarri apurtuak Izerdi tantak Ile tenteak Eskuak gora Ahots ozenez kantatuko dut gaur Zauden lekura oihartzuna hel dadin
4.
Saiak biraka 03:57
SAIAK BIRAKA (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Errautsez urrats” 2011) Saiak biraka arimen gainean, alferrik Hil kutxan jaioak, lurpean haziak, hilezkor Eldarnio hutsean eztarriak urratuz betiko Ezinak ez ditzala ametsak akatu Gogoan dirauena ez baita sekula hilko patuak nahi arren Saiak biraka arimen gainean, alferrik Ezinak ez ditzala ametsak akatu Gogoan dirauena ez baita sekula hilko patuak nahi arren
5.
Inertzia 03:27
INERTZIA (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Arazi” 2007) Inoren burmuinak sentitzen al du? Inoren bihotzak ideiatzen? Gezurrak direnak diren artean, egiak eraikiz goaz Isiltasuna ez al da aurkitu gabeko melodia ezkutu bat, inertziak gordea? Noizdanik ote da ezetza aukera? Noizdanik ez dago aukerarik? Berriro bidean zulo berberak Galderak, galtzeko erak Isiltasuna ez al da arukitu gabeko melodia ezkutu bat, inertziak gordea? Irudimena ez al da askatzen gaituen teoria praktikoa, inertziak gordea? Melodia bat
6.
Puzzle 03:11
PUZZLE (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Errautsez urrats” 2011) Egin egiten duzu, lan egin Daukazun hori eman, zarena Aurrera egin ahala zerbait galtzeak geldiarazten zaitu Zure zatiak utziz zoaz ekinean Egunen batetan agortzeko beldurrez Eskuak patriketan, bilatuz Denak behar bezala darrai Oro atzean utzi eta edozer ahaztu duzulakoan zaude Zure zatiak utziz zoaz ekinean Egunen batetan agortzeko beldurrez
7.
BIDE BERDEETATIK (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Inoiz kontatu ez nizkizunak” 2006) Sentitzen naiz lotuta Lau hormen artean harrapatuta Eta airea falta zait Arnasa hartzeko indarra Kate hau apurtu egin nahi dut Hesi hau gainditu egin nahi dut Eta bihar bide berdeetatik ibiliko garela amestu
8.
Bihar 02:51
BIHAR (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Inoiz kontatu ez nizkizunak” 2006) Ume zinela zu nire bila etorri zinen, ez nengoen Orain atzera egin nahi duzu baina gelditzeko etorri naiz Orduan labanen gainetik oinutsik ibiliko zara Orain atzera egin nahi duzu baina gelditzeko etorri naiz Bihar izango gara Bihar, beti bihar Beti izango gara Beti, bihar
9.
ZUREKIN BANAGO (Hitzak eta musika: NOIZEANBEHIN; Jatorrizkoa: “Arazi” 2007) Ihes egin nahi dut amesgaizto honetatik Moztu egin nahi dut guzti honekin Zurekin banago ez dut beldurrik Ez dut hotzik ez minik Zin egiten dut ez naizela inoiz Ez naizela inoiz berriz jausiko Heldu nazazu, behar dut zure fedea Behar dut zure indarra Zurekin banago ez dut beldurrik Ez dut hotzik ez minik Baina ez dut indarrik bakarrik egiteko Eta ez dut indarrik pauso hori emateko Behar dut zure indarra Behar dut zure fedea Zurekin banago ez dut beldurrik Ez dut hotzik ez minik

about

Alex Pelaez: kitarra akustikoa, kitarra klasikoa eta ahotsak
Ander Gorostiola: bateria
Garikoitz Balbas: baxua
Ibai Alzaga: kitarra elektrikoa, banjoa eta xilofonoa
Mikel de Vicente: pianoa

credits

released May 18, 2015

Diska hau gure ibilbide luzean zehar landuz joan gara behin eta berriz hasi dugun prozesu amaigabean. Azkenean ere grabaketa 2014ko maiatza eta uztaila bitartean burutu genuen Gatikako entsegu lokalean. Nahasketak 2015eko apirilera arte luzatu ziren, biak ala biak Alex Pelaezen gidaritzapean. Diseinua Ibai Alzagarena da.

Gure eskerrik zintzoenak urte luze hauetan ilusioa behin eta berriz piztu diguzuenoi, betikoei zein berriei: Gari, zu gabe hau oraindik asmo bat baino ez litzatekelako izango; Alex Ampudia, Julen Gomez, Julen Badallo, Eneko Martinez, Imanol Muñoz, Iñigo Lopez eta Borja Pelaez materiala uzteagatik, besteak beste; Mikel de Vicente piano konponketekin laguntzeagatik; senide, bikote eta lagunei gure alde egiten jarraitzeak jada ez daukalako azalpen errezik; Ero, Birle, Gatikako Udala, Azken Zarata, Isidro Elgezabal eta Algara Konpartsa, Moonrock, Igotz Ziarreta, Xanpe eta batez ere azken urteotan lagundu gaituzuen guztioi; ahaztutakoei.


Este disco ha sido compuesto a lo largo de nuestra carrera. La grabación se realizó en nuestro local de Gatika (Bizkaia) entre mayo y julio de 2014 y las mezclas se alargaron hasta abril de 2015, todo con Alex Pelaez a los mandos. El diseño es de Ibai Alzaga.
Alex Pelaez: guitarra acustica, guitarra clasica y voces.
Ander Gorostiola: batería.
Ibai Alzaga: guitarra electrica, banjo y xilofono.
Garikoitz Balbas: bajo.
Mikel de Vicente: piano.


Recorded, mixed and mastered by Alex Pelaez in our rehearshall room between may 2014 and april 2015.
Produced by Noizeanbehin & Garikoitz Balbas.
All lyrics and music: Noizeanbehin.
Design by Ibai Alzaga.
Alex Pelaez: acoustic guitar, classic guitar and vocals.
Ander Gorostiola: drums.
Ibai Alzaga: electric guitar, banjo and xylophone.
Garikoitz Balbas: bass.
Mikel de Vicente: piano

license

all rights reserved

tags

about

noizeanbehin Gatika, Spain

2001etik ekinean, "Inoiz kontatu ez nizkizunak" (2006 Baga-Biga), "Arazi" (2007 Baga-Biga), "Errautsez urrats" (2011 EP autoekoiztua) eta "Oinutsik" (2015 autoekoiztua) diskoak eta makina bat kontzertu gelditu dira.

En activo desde 2001, Ander, Alex e Ibai tienen cuatro discos y muchos conciertos a sus espaldas.

3 LPs and 1 EP since 2001.
... more

contact / help

Contact noizeanbehin

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Oinutsik, you may also like: